XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina minez hil zen, erantzunik jaso baino lehenago.

Hala ere, konteak ulertu zuen alabak esandakoa: Espainiara itzuli zen eta bere mendekoei arren egin zien.

Lagunduko zutela zin egin zioten eta, Afrikara itzuliz, mairuak mendeku berdinaren alde jarri zituen.

Gauza izugarri haiek egiteko gai den errege bat garaitzea dudarik gabe erraza dela esaten die; Espainia zein ahula den erakusten die, honek duen eremutzea, morroiek jaunari dioten gorrotoa; hitz batez, bere bihotz minduak bururatzen dizkion argumentu guztiak erabiltzen ditu, eta inork ez du zalantzan jartzen zor dioten laguntza.

Garai hartan Afrikako lurralde honetan agintzen duen Muza enperadoreak lehenik gudari talde txiki bat aurreratu zuen, konteak zioena egiaztatzeko.

Talde hau jaunaren aurkako mendekoekin bat egiten da, hauen laguntza jasotzen dute eta laster daukate talde berrien laguntza.

Talde hauen proiektuak segurtatzea bere betebeharra dela uste du Muzak.

Espainia, igerri gabe, afrikarrez josi da eta Rodrigok jauregian jarraitzen du.

Gainera, beste zer egin lezake? Ez dauka gudaririk.

Ez dauka gaztelurik, espainiarrek printzearen maltzurkeriarengandik ihes egiteko gordeleku bezala erabil ez zitzaten, guztiak suntsituak izan bait dira.

Guzti honen gainean, ez dauka hamarleku bat ere kutxetan.

Baina arriskua handitzen doa eta errege gizarajoa tronoa galtzeko zorian dago.

Orduan, Toledo inguruan dagoen aintzinako monumentu batetaz gogoratzen da, (...).